XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nor da nor?: Hau buruhaustea!

Abenturazaleak, pistak emanda, oso trebeak omen dira.

Ziur gaude, zuek ere honetan, entrenamendu gogorra egingo duzuela abenturan sartu aurretik.

Adi egon eta pista guztiak arretaz irakurri.

Banan-banan kontutan izan.

Asma ezazu nor den nor:

1. Adin berekoak dira denak.

2. Garaiena ez da mutikoa.

3. Txikiena sugandila bezain iheskorra dugu.

4. Azkarregi jokatzen duena ez da neska, ezta baldresena ere.

5. Taldeko beldurtiena mutilen artean dago.

6. Politenak bata mutila da esta bestea neska.

7. Ausartena nesken artean dugu, nahiz eta txikiena izan.

8. Txikiena denak marimutikoaren antza du, baina aurpegia oso gozoa.

9. Begi urdinak dituen neska ez da txikiena.

10. Txikienen artean badago bat beti amaz gogoratzen dena.

11. Maddalen Ibon baino altuagoa da, baina Ibonek ez dio beldurrik oso indartsua delako.

12. Argalen artean Ane dugu ausartena.

13. Guztien ustez, indartsuena eta ahulena mutilen artean daude.

Nolakoa da bakoitza?

Pistak kontutan harturik, ondoko hitz zerrenda eta argazkiei begiratuz, abentura hauen protagonistak nolakoak diren asma dezakezu.


Ausarta/Beldurtia
Garaia/Txikia
Zuhurra/Baldresa
Harroa/Apala
Indartsua/Ahula
Argala/Lodia
Azkarra/Motela
Beltzarana/Zuria

Nolakoak dira, zure ustez, abenturazaleak?

Koadernoan idatzi.